XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

V. BOSTGARREN FASEA DA BERBA SORTZAILEEI DAGOZKIEN FAMILIA FONETIKOAK DESKONPOSATUAZ FITXAK PRESTATZEA.

Agertzen zaigun oztopo nagusia eta ardura handia eskatzen duena, koordinatzaile-koadroak prestatzea da.

Zailtasuna ez datza prozeduraren ikaste tekniko hutsean.

Jarrera berria eta aldi berean zahar sortzean datza; hots, elkarrizketa-jarrera, zein hain beharrezko izan bait zitzaigun, izan genuen hezketa-motan, eta ikerketa honen bigarren kapituluan aztertua duguna.

Elkarrizketarako jarrera, koordinatzaileek bereganatu behar dutena, egiatan hezteko, ezi ez bezatzeko.

Zeren eta, elkarrizketa ni-zu harremana izanik, nahitanahiez bi subjekturen arteko harremana da.

Harreman hauetako "zu", objektua ez beste, bihurtzen deneko, elkarrizketa ezereztu eginen da eta, orduan, ez gara hezten ari izanen, itxuragabetzen baizik.

Benazko gaitze-ahalegin honekin batera gainbegiraketa iraunkorra ere egin beharko da, elkarrizketazkoa baita, eta honela elkarrizketakontrako joerak ekidinen dira.

Material hau slideak, stripps-filmak edo kartelak prestatutakoan, koordinatzaile eta gainbegirale ekipoak prestatutakoan, lehendik landutako egoerak eztabaidatzeko ere gertarazita, eta jasorik fitxak, lanari ekinen zaio.

HASI-ORRAZIETAN BETETZEKO

Egoera proiektaturik, ahozko adierazpenaren irudikapen grafikoa beraren inplikazioei buruzko debateari ekin.

Taldeak, koordinatzailearen laguntzaz, gaitzat emandako egoeraren azterketa (dekodifikapena) amaitu duenean, hezitzaileak berba sortzailea ikustaraziko du; ikustarazteko, eta ez oroiterazteko.

Ikustarazi ondoren, hura eta aipatzen duen, eta egoeran irudikatzen den, gauzakiaren arteko lotura semantikoa ezarririk, hezigaiari eskaintzen zaio, beste slide, kartel edo argazki batetan, stripp-filma denean, hitza bera, izendatutako gauzakirik gabe.

Gero, hitz bera aurkeztu, silabaka atalkaturik, alfabetugabeari atalok, zatiak begitantzen zaizkiolarik gehienetan.

Azterketa-etapan zatiak ezaguturik, ikertu nahi den hitza osatzen duten familia fonemikoak ikastarazteari ekinen zaio.